XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Justizia banatzea Kadi-en eskuetan zegoen.

Erakunde lokalei dagokienez, ez zegoen musulmanen artean erromatarren garaiko udalen antzekorik.

Hirietan bakarrik, merkatuaren martxa kontrolatu edo orden publikoa mantentzen zuten zenbait funtzionari zeuden.

4.4. Taifa erresumak. Kalifazgoaren barne-istiluak ixilerazten zituena militarismoa eta autoritarismoa zen.

Beraz, buruzagi handia izan zen Almanzor, desagertu zenean, Kalifazgoa krisialdi latzean sartu zen.

Orduan Al-Andalus barruko independentzi nahiak argi eta garbi azaldu ziren, eta herrialde askotako buruzagiek erregetzat hartu zituzten beren buruak.

Al-Andalus-en beheraldia hasi zen.

4.5. Almorabide eta almohadeen bateratasunak. XI. mende azkenaldian, gero eta indartsuago zeuden kristauen bultzadari gogor egiteko, zenbait taifetako errege musulmanek, Ipar Afrikan Inperio sendo bat ezarri zuten almorabideei laguntza eskatu zieten.

Inperio honen berezitasuna erlijio gogortasun eta intolerantzia zen.

Yusuf Ben Tasufinek, almorabideen buruzagiak, penintsulara heldu eta Al-Andalus bateratu zuen.

Baina XII. mendeerdialdean Ebro bailaran izandako hondamendiaren ondoren almorabideen inperioa apurtu egin zen.

Pixka bat beranduago, Sahara aldean beste inperio berri bat sortu zuten almohadeak etorri ziren penintsulara.

Hasiera batean almohadeek kristauak egiten ari ziren aurrerapenak gelditu zituzten, baina, kristau errege guztiak elkartu eta gero, Navas de Tolosako hondamendia jasan zuten eta almohadeen agintea desagertu egin zen.

XIII. mendean zehar musulmanek gelditzen zitzaizkien lurralde gehienak galdu zituzten, gaurko Malaga, Granada eta Almeria izan ezik.